Ariketa fisikorik ez egiteak ondorio larriak eragin ditzake ongizatean eta osasunean, besteak beste: bizi-kalitate okerragoa, bizi-itxaropen laburragoa eta produktibitate gutxiago. Bizitza-estilo aktiboagoak sustatzeko, Ternuak bat egin du ekimenarekin, goiburu honekin: #beactive!
Balio partekatuen proiektu bat
Ternuan uste dugu zorte handia dugula, inguru ederrean bizi garelako eta gainontzekoekin esperientzia handiez goza dezakegulako. Gure helburuetako bat da herritar gehienek, batez ere belaunaldi berriek, naturan elkarrekin une ahaztezinak bizitzea eta hartaz gozatzea. Gaur egun, teknologiak leku handia betetzen du gure inguruan; beraz, belaunaldi berriak naturan benetako abenturak bizitzera animatu nahi ditugu.
Hori oinarri hartuta, eta helburu berberak partekatzen ditugunez, Ternuak kide sortzaile gisa egin zuen bat «It’s great Out there Coalition» elkartearekin –egoitza Bruselan du–. Michel Gogniatek, Ternuako zuzendari komertzialak, lan garrantzitsua egiten du proiektu horretan, elkarteko altxortegiko buru eta administrazio-kontseiluko kide baita. Ekimen horrekin loturik Ternuan abian jarri diren ekintzen inguruan hauxe dio Michel Gogniatek: «Alde batetik, arazoa nabarmentzeko, komunikatzeko dugun gaitasuna erabiltzen ari gara; eta, bestetik, aire zabalean ekintzak egiteko (eskalada, paseoak, mendi-ibilaldiak, ur-kirolak...), hainbat elkarte eta federaziorekin elkarlanean ari gara; tartean, Club Vasco de Camping elkartea».
#takesomeoneoutdoors, eta irabazi kanpoko jardueretarako 18 kitetako bat!
Esperientzia horretan eta It’s great Out thereelkarteak antolatutako sariketan parte hartzera animatzen zaitugu. Kanpoko jardueretarako 18 kitetako bat irabaz dezakezu! Irailaren 30a arte parte har dezakezu honela:
1. Kanpoko jardueraren bat egin norbaitekin
2. Partekatu esperientziaren argazki edo bideo bat Facebooken, Instagramen edo Twitterren
3. Etiketatu zure laguna, eta hashtag hauek erabili: #takesomeoneoutdoors #itsgreatoutthere #beactive